XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

zuhaitzek txoriak sorginak gordetzen dituzte euren
sabelean
gerrian poemak
labana ahoek marinel joanei
hiri umogabeez pentsatzen jarriak

geldi
mende askotako txioak memorian metatuz
habi galduez mintzo dira
taxutuz hegobariko egunentzat mendeku
orbel egina

sorginak
ihiak sutan
haurtzarobako belarrak nahasten apo bihotzetan
ta grina ezpalak gizakumeenetan

azalean
konkista guztiak banderaz sinatzen direla
mina eraginez ta umeak
poemak botiletan ihesi doaz
hirian
marea hil egiten den alkandora da